Gu, kide, laguntzaile eta administratzaile moduan, edonoren parte hartzea jazarpenik gabeko experientzia izan dadin engaiatuko gara, edozein delarik ere bere adina, gorputz neurria, bistako zein ezkutuko elbarritasuna, etnizitatea, xehetasun sexuala, identitate eta genero adierazpena, experientzia maila, hezkuntza, maila sozio-ekonomikoa, nazionalitatea, itxura pertsonala, arraza, kasta, kolorea, erligioa, edo identitate eta orientazio sexuala.
Komunitate irekia, abegikorra, anitza, inklusiboa eta osasuntsua izatea ahalbidetuko duen moduan elkarlanean jarduteko konpromisoa hartzen dugu.
Gure komunitatean ingurune baikorra sortzen laguntzen duten jokabide ereduak:
Onartezinak diren jokabide ereduak:
Komunitateko administratzaileen erantzukizuna da gure portaera onargarriari buruzko arauak argitu eta betearaztea, eta neurri zuzentzaile egokiak eta bidezkoak hartuko dituzte desegokitzat, mehatxuzkotzat, iraingarritzat edo kaltegarritzat jotzen dituzten jokabideei erantzuteko.
Komunitateko administratzaileek eskubidea eta erantzukizuna dute iruzkinak, commit-ak, kodeak, wiki edizioak, gaiak eta Jokabide Kode honekin bat ez datozen beste ekarpen batzuk ezabatzeko, editatzeko edo baztertzeko, eta, egoki denean, moderazio-erabakien arrazoiak jakinaraziko dituzte.
Jokabide Kode hau eremu komunitario guztietan aplikatzen da, baita gizabanako batek eremu publikoetan komunitatea ofizialki ordezkatzen duenean ere. Gure komunitatearen ordezkaritzaren adibideak dira posta elektronikoko helbide ofizial bat erabiltzea, sare sozialen kontu ofizial baten bidez argitaratzea, edo lineako nahiz lineaz kanpoko ekitaldi batean ordezkari izendatu gisa aritzea.
Gehiegikeriazko portaera, jazarpenezkoa edo onartezina duten instantziak komunitateko arduradunei jakinarazi ahal izango zaizkie hona idatziz: [SARTU HARREMANETARAKO METODOA]. Kexa guztiak azkar eta zuzen ikertu eta aztertuak izango dira.
Komunitateko arduradun guztiak behartuak daude edozein gertakari salatzen duenaren pribatutasuna eta segurtasuna errespetatzera.
Komunitateko administratzaileek Komunitate Eragineko Jarraibide hauek jarraituko dituzte Jokabide Kode honen aurka jotzen duen ekintza ororen ondorioak zehazteko:
Eragina Komunitatean: Hizkuntza desegokiaren erabilera edo komunitatean lan arlokoa ez den edo onetsia ez dagoen jokabideak izatea.
Ondorioa: Komunitateko administratzaileen idatzizko ohartarazpen pribatua, arau-haustearen izaerari buruzko argitasunak emanez eta portaera desegokia zein izan den azalduz. Barkamen publikoa eska dakioke.
Eragina Komunitatean: Gertakari bakar baten edo hainbat ekintzaren ondorioz izan den arau-haustea.
Ondorioa: Ondorioak dituen ohartarazpena etengabeko jokabidearengatik. Ez da tartean diren pertsonekiko elkarrekintzarik, ezta Jokabide Kodea aplikatzen dutenekiko eskatu gabeko elkarreraginik ere izango aldi jakin batean. Honek, eremu komunitarioetan eta kanpoko kanaletan (hala nola sare sozialetan) elkarreraginak saihestea barne hartzen du. Termino horiek urratzeak behin-behineko edo behin-betiko kanporatzea ekar dezake.
Eragina Komunitatean: Komunitatearen irizpide edo estandarren urratze larria, jokabide desegokia eta iraunkorra barne.
Ondorioa: Behin-behineko kanporatzea komunitatearekiko edozein harreman edo komunikazio publiko aldi jakin baterako debekatuz. Epe horretan ezin izango da inolako interakzio publiko edo pribaturik izan tartean diren pertsonekin, ezta Jokabide Kodea aplikatzen dutenekiko eskatu gabeko interakziorik ere. Termino hauen urratzeak behin-betiko kanporatzea ekar dezake.
Eragina Komunitatean: Komunitatearen irizpide edo estandarrak urratzeko eredu bat erakustea, barne direla jokabide desegoki iraunkorrak, pertsonekiko jazarpena edo gizabanako taldeen aurkako erasoa.
Ondorioa: Komunitatean edozein motatako interakzio publikorako debekua eta behin-betiko kanporatzea.
Jokabide Kode hau Contributor Covenant, 2.1 bertsioaren egokitzapen bat da, hemen eskuragarri https://www.contributor-covenant.org/eu/version/2/1/code_of_conduct.html
Komunitate Eragineko Jarraibidea Mozilla-ren jokabide kodearen aplikazio eskalan oinarritzen da.
Jokabide kode honi buruzko zalantzak argitzeko, kontsultatu FAQ eremua. Itzulpenak eskuragarri daude hemen.